Ekitaldiak kudeatzeko plataforma baten sorpena
Neurrira egindako web diseinua eta garapena

Web birdiseinua
Txikiplan Bizkaian familian planak eta jarduerak biltzen dituen plataforma bat da. Web zaharra txantiloi oso mugatuarekin egina zegoen, eta ezin zuten diseinua behar bezala hazi edo eguneratu.
Arazo nagusia zen eduki asko kudeatzen zutela — plan berriak egunero, kategoriaka sailkatutako jarduerak, agenda dinamikoa — eta webgunea ez zegoela prestatuta hori guztia argi eta erraz antolatzeko erabiltzailearentzat.
Gainera, irudi bisuala zaharkituta geratu zen, eta ez zituen Txikiplanekiko dinamismoa eta hurbiltasuna transmititzen. Argi zegoen berrikuntza osoa behar zutela, web-diseinu berria behar zutela.


Neurrira egindako web diseinua eta garapena
Orri berri bat sortu genuen hutsetik, bere benetako beharretara egokitua eta proiektuarekin hazteko pentsatua.
Sortu aurretik planifikatu
Lehenik eta behin, Txikiplaneko taldeak nola lan egiten zuen ulertu behar zen, eta zer behar zuten zehazki bere webgunean: egunero edukiak eguneratzeko erraztasuna, agenda bat daten eta kategorien araberako bilatzailearekin, eta erabiltzaile-esperientzia intuitibo bat, planetan inpirazioa (zer egin) bilzatzen duten familientzat zein plan zehatz baten bila dabiltzaten pertsonentzat.
Informazio horrekin, egitura argia eta antolatua diseinatu genuen. Hasierako orrian, planak multzoka banatu genituen, hainbat kategoriatan banatuta: ikuskizunak, tailerrak, natura edo jaiak, bisitariek ideiak azkar aurkitzeko aukera izan dezaten.
Webgunearen alderdi bisuala ere birdiseinatu genuen. Kolore-azterketa bat egiten dugu webgunearen paleta modernizatzeko.
Aurrekoak markaren nortasuna ondo islatzen ez zuten tonuak zituen, beraz, proposamen berriak freskotasuna eta nortasunarekiko koherentzia ematen du.
Informatzeko eta hazteko pentsatutako webgunea
Webgunea birdiseinatu ondoren, Txikiplaneko webgune berriak honako hauek ditu:
- Planen agenda, dataren arabera ordenatuta, edozein jarduera iragazteko bilatzailearekin.
- Edukien kudeaketa erraza; horri esker, egunero planak gehitu, editatu edo ezabatu ditzakete, arazorik gabe.
- Azalean nabarmendutako kategoriak, erabiltzaileak erraz nabiga dezan jarduera moten artean.
- Google AdSense integratzea, publizitatea sartzeko aukera ematen diena, diru-sarreren bide berri gisa.
- Bertsio elebiduna (gaztelania eta ingelesa), irismena erabiltzaile eta bisitari gehiagorengana zabalduz.
Web birdiseinua: eguneratzea eta etorkizunerako prest
Webgune berria abian jartzearekin batera, Txikiplanek arintasuna irabazi du edukien kudeaketan. Horrez gain, irudi modernoagoa eta bere proiektuaren benetako balioa islatzen duen plataforma bihurtu da: Bizkaian plan bila dabiltzan familientzat erreferentzia-puntua izatea da helburua.
Nabigazioa argiagoa da, agendak benetako egutegi bizi gisa funtzionatzen du eta erabiltzailearen esperientzia erabat eraldatu da.
Azken batean, web birdiseinua dela eta, Txikiplaneko online presentzia hobetzeaz gain, epe luzera haztea errazten duen web-diseinu osoa lortu dugu.
Web birdiseinuaren aurretik, Txikiplan horrela ikusten zen
Kontaktua
Helbidea
Cristóbal de Murrieta etorbidea, 18. Bulegoen solairuartea. 3. bulegoa.
48980 Santurtzi (Bizkaia)