Turinea: Ibilbide dibertigarriak
Mugikorrerako eta tableterako bideojokoa
Turismo interaktiboa
“Turinea: Ibilbide dibertigarriak” lanarekin esperientzia turistiko tradizionala eraldatu dugu. Mugikorrerako eta tableterako bideojoko honek abentura interaktibo bihurtzen du ibilbide bakoitza.
Turinean dauden ibilbide ugarietako bat egiten ari diren erabiltzaileei aukera ematen die beren erronkak sortzeko edo beste batzuek sortutako erronketan parte hartzeko, bidaiaren esperientziari puntu berritzaile bat emanez.
Gure helburua zen iOS eta Android gailuekin bateragarria zen bideojoko bat sortzea eta esperientzia arina bermatzea, bai mugikorrean, bai tabletean. Horregatik garatu dugu bideojoko hau Cocos2D-X plataforma erabiliz, hainbat funtzionalitate eskaintzen dituena.
BIDEOJOKO DIBERTIGARRI BAT GARATU DUGU IOS ETA ANDROID-ENTZAT
Bideojoko honek ibilbide turistiko bakoitza esperientzia interaktibo eta dibertigarri bihurtzen du.
Kudeaketa erraza
Proiektu dinamikoagoa eta eskuragarriagoa egiteko, web-plataforma bat garatu genuen Symfonyrekin. Plataforma horretatik, sortzaileek erraz kudea ditzakete erronkak, babesleen irudiak gehitu eta jarduera berriak argitaratu.
Gainera, bideojokoak API REST bat du, Symfonyn garatua hori ere, eta edukia argitaratzea eta maneiatzea errazten du, ibilbideen informazioa beti eguneratuta eta eskuragarri egongo dela bermatuz.
Minijoko pertsonalizatuak
Bideojokoaren diseinuari esker, erabiltzaileek edozein ibilbidetan gehitu ditzaketen hamar minijoko desberdinetan parte har dezakete. Hauek dira minijokoak:
- Galderak eta erantzunak: Galdera bat, lau erantzun posiblerekin.
- Puzzlea: Ibilbidearen bidean argazki bat ateratzen da eta jokalariari zatituta agertzen zaio puzzlea osa dezan.
- Gauza bakoitza bere lekuan: Argazki batean dauden sei elementu jarri behar dira.
- Zer falta da?: Esaldi batean jokalariak asmatu beharko dituen hitz ezberdinak falta dira.
- Urkatua: jokalariak letrak idazten ditu ezkutuko hitza asmatu arte, urkatuaren irudia osatu aurretik.
- Ikusten dut: Jokoaren sortzaileak hartu duen argazkiaren elementu bat asmatu behar da.
- Ahalegin pixka bat: Jokalariari ekintza bat egiteko eskatzen zaio (mendi gailurrera igotzea, adibidez) eta leku horri buruzko galdera bat egingo zaio.
- Igarkizunak: Asmatu hiru igarkizun jarraian.
- Hitzak erlazionatu: Erabiltzaileak erlazionatu beharko dituen bi hitz-zutabe agertzen dira.
- Zer da?: Jokalariari lau pista ere eman dakizkioke, eta ahalik eta pista gutxien erabiliz asmatu beharko du hitza.
Erabileraren eta etengabeko hobekuntzaren analisiak
Interakzioaren jarraipena hobetzeko, analitika aurreratuen sistema bat inplementatu genuen Turinean, erabiltzaileek jokoan dituzten ekintzak, lehentasunak eta portaerak monitorizatzeko.
Informazio hori funtsezkoa da erabiltzaileak jokoan duen esperientzia etengabe optimizatzeko eta, horrela, eguneratze bakoitzak erabiltzaileei balioa emango diela bermatzeko.
Kontaktua
Helbidea
Cristóbal de Murrieta etorbidea, 18. Bulegoen solairuartea. 3. bulegoa.
48980 Santurtzi (Bizkaia)